miércoles, 6 de marzo de 2013

"Niregatik balitz, nire maite, maitale edo
noizbait konplize izan diren guztiekin larrua jotzen
jarraituko nuke bi edo hiru hilabetez behin.
Denak ziren ederrak, desiragarriak,
bestela ez nintzen haiekin oheratuko.
Eta maitagarriak:
oheratu naizen neska guztiak maite izan ditut nik,
gehiago edo gutxiago, une batean edo bestean,
aurretik, bitartean edo ondoren.
Maitasunak, niretzako, magma baten antza dauka,
inguratzen gaituen indar bat grinaz,
irribarrez eta algaraz osatua.
Baina nire maite, maitale edo noizbait konplize
izan zirenek maitasunarekin zerbait egin nahi zuten,
bizitzan gauzatzen joan beharreko egitasmo bihurtu edo,
eta hori niri nekagarria iruditzen zitzaidan.
Hesi batekin itxitako amets
bihurtu nahi zuten maitasuna.
Baina zein amets itxi liteke hesi batekin desegin gabe?
Urte asko ezkonduta daramatzatenen esaera da,
emazteak ez dituela berotzen eta:
"A, baina beste neska batekin zeinek gelditu ni?".
Agian, ugaritasunaren ametsa bizi dugu gizonok,
baina emakumea aukera egin duenaren ardurak bizi du,
ez dela erratu demostratzeko,
eta agian horregatik deuseztatzen du
maitasuna magma bat bezala bizi nahi dutenen ametsa."

PAKO ARISTI "libreta horiko poemak"


No hay comentarios:

Publicar un comentario