domingo, 27 de enero de 2013


"EZKONTZA

Ezkontzarako erosi nituen
zapata takoidun gorriak
lotu ditut oinetan.
Minigona laranja.
Kulerorik ez.
Niki bat
beste bat eta beste bat.
Amonak jositako bufanda.
Betaurreko beltzak.
Eta ispiluari begira jarri naiz.

Ezkontzarako erosi nituen
zapata takoidun gorriak
erantzi ditut.
Minigona laranja.
Kuleroak ez.
Niki bat
beste bat eta beste bat.
Amonak jositako bufanda.
Betaurreko beltzak.
Eta ispiluari begira jarri naiz."

NAGORE ETXABE


No hay comentarios:

Publicar un comentario