sábado, 26 de enero de 2013


"EGUNSENTIKOAK III

Dardarka
hartzen zaitut

ispiluari eskeinitako
behingo musua
mokoan,
ispilu aurrean kateatu
eta deskubritzeko gelditu zen
gure espazio besarkagaitzean,
ispiluan miresten den
gorputz arrotzean

dardarka
narraizu

behin betikoz
loreen hostoak
traktoreetatik libratzean,
behin bakarrik
brodatzen den
irrizapian,
behin
ametsak
zakar eztuletara amiltzean.

Dardarka
ahitzen zaitut,
itxaron ere
dardarka."

TERE IRASTORTZA