domingo, 27 de enero de 2013


"ARNOZ ETA PORNOZ
revisited

Karen Lancaume felaktoresa eder eta
porno izarra zenari, Nonbaiten Bego

"Inguraturik gatxauden"
(Guk diogu)

Elle est mort.
Eta lehor eta erabakior esanda,
Zu zinen zaurie,
O farloKaren,
eta hil omen zare,
désédé,
betirako hil ere,
geratzen zaidan guztirako
eternitate guztirako.
Sarean ikusi dinat
irla baten balizkotasunera
joan haizela,
heure erara bizitzera,
eta guk sinetsi egin zionagu,
hantxe irudikatzen bai haugu.
Edozein axeri femilista adina
larrutik konturatu hintzanan:
hustuleku hintzena,
txizaleku hutsa,
hire haragiak balio zuena,
besterik balio ez huena.
O Karen, Karen,
O putta, putta,
O gabonetako putta dultzea,
jesusen (edo amabirjinaren,
ala alaben) bihotz gozoa:
salba ezank!
O Karenlancaume,
ez zara zu, ez, erreuxe,
kakahuexe, kakaume,
ez hankame, ez mehe.
O Karen hegaluze
polittederra iztar izar,
O Karen hankaluze
amaierarik gabe.
O Karen, Karen,
Ulua libre Ulalumek,
puska kentzen nekeza den
eta eman iezagun guztie,
berdin berrokelduz.
O Karen Oihan-ume,
ohean emakume Unanumen,
Oialumen oilo luma barik
nahi zintuzket eme.
O Karen, izorra nazan,
baise-moi fóllame
arnoz eta pornoz.
O Karen deabruaren
ogiaren eta egiaren,
Eguberrietako xolomon
dultzearen;
aufidersen Gugeingen.
O Karen,
baina hil ote zarie?
nigan bizi zare,
zu zara zaurie.
O uzkiKaren,
nire hotzikaren
katilu txulo,
hainbeste denpora
egonen garenez hilik,
-ontsa hiltzeko bide
onaren gidari-
eraman nazan hirekin,
ene heriotzako orenen,
izan bedi halaxen,
ikurrin kurrin,
sanandresen gurutze
edo ikoroskiagatik arraio,
oraindik ez haiz joan baino."

JON ARANO


No hay comentarios:

Publicar un comentario