domingo, 27 de enero de 2013


"Ο ΕΦΗΒΟΣ ΤΩΝ ΑΝΤΙΚΥΘΗΡΩΝ
(ANTIKITHERAKO GAZTEA)

Que se desnude aquél que tenga alma.
MIGUEL OTERO SILVA

Antikitherako gazteak
ez dela bidezkoa esan dit.
Ez duela sekula inork
nire desira begiokin begiztatu,
eta berak ere begiztandu nahi nindukeela,
gisa berberan,
biluzik.

Soin-uhalak deslotu
eta ezkutuko erresuma
argiratu diodanean,
bere begirada urduria
betirako itxeki zait,
eta eskua luzatu dit.

Geldi gintezkeen horrelaxe
eternitatea amaitu artean,
elkarri konpainia eginez,
baldin eta
aretoko zaindariek
besotik heldu eta airean
Ethniko Archaiologiko Mouseio-tik.
kanporatu ez banindute."

AINTZANE GALARDI


No hay comentarios:

Publicar un comentario