sábado, 26 de enero de 2013


"ai zure izter beroak
irratiko doinuak
paperean santuak
arin direnean
orma fusilatuak
kaiuen ipuiak
eurizko estatuak
datozkidanean
limoizko gerratea
egurraren malkoa
kresalaren mintzoa
jasotzen denean
froga iheskor baten presentzia hutsa
gure eskuetako ahur ulergaitzean
ditiburuen hegadak
txarolezko isladak
maitasun korrozkadak
hilak direnean
iturri zarpailduak
maniki berritsuak
burdinezko zeruak
datozkidanean
ortzadar kuadratuak
hodei iletsua
zilarrezko alua
aurkitzen denean
munduan ikus gaitezke bakarrik
trukatzen
ilargi larrutuen zatiak kromoak bailiren"

JOSE LUIS OTAMENDI