martes, 15 de enero de 2013

"BILAKETA

zure azal zatia heldu zait
gutun batean:
altxor baten mapa da
eta hurbildu beharrez
urrundu egiten nau

argazki zahar bati bezala
begiratu dizut arratsean
zein bakarturik nabilen
ekarri didazu begien aurrera
zu aldiz oraindik ibaiaren eta
beste gauza askoren ondoan zaudela

lot nazazu iman batez
hozkailuko atean
han zabalak dira eremuak
aise kabituko da
nire irritsen eldarnio kartografikoa

kartazalean helbidea idatzi dut
keak hartutako herrialde bateko
etxabea imajinatu dut:
atarian ni zure ondoan nago
haragi bizian daukazu besoa
baina gu beste batzuk gara"

JOSE LUIS OTAMENDI "erlojuen mekanika"


No hay comentarios:

Publicar un comentario