domingo, 6 de enero de 2013

"PANTERA EMEA
(REVISITED)

pantera emeak ez du musurik ematen,
haginka eta miazka laztanduko zaitu
hasperen eta marru isilez,
ez dizu eztarri ondoko zaina ebakiko,
belarri ondora zeozer xuxurlatu
eta haren ezpainak igarriko dituzu saman,
baita haren usaina, haren adatsen ukitua ere,
orduan K.O. utziko zaitu, babesik gabe,
baina zertarako babesa, diotsozu zeure buruari,
gainean daukazu miazka eta haginka
eta horixe da nahi zenuen guztia"

PADDY REKALDE "spray"

www.kulturklik.euskadi.net/lang/es/paddy-rekalde-barrenak-ikaran-jarriko-dizkizun-poesia-hori-bilatzen-dut-paddy-rekalde-busco-esa-poesia-que-te-estremece-por-dentro/

No hay comentarios:

Publicar un comentario