martes, 15 de enero de 2013

"OINETAKOEN BISAIA

oinetako urduriak oinetako lasaiak jagon ditut
Madrilgo metroan
oinetako harroak oinetako tristeak
zapaltzen duten lurra abailan mugitzen zaiena
oinetako hezigaitzak eta egarrituak
oinetako auhenkariak lurraren erraietan
oinetako depresiboak eta otzanak

oinetakoei galderak egiten dizkiet
Madrilgo metroan
so egiten diet bekoz beko
begirada urdurien begirada lasaien
begirada harro triste hezigaitz egarrituen beldurrez
begirada depresiboen
begirada auhenkarien eta otzanen lotsaz

oinetakoek jendea bere soinera daramate:
bakun izate hau den gaitza
ez entzuna egitea berbaro izutu horri...
euretakoa naizela esan didate zapatek
Madrilo metroan"

JOSE LUIS OTAMENDI "erlojuen mekanika"


No hay comentarios:

Publicar un comentario