martes, 15 de enero de 2013

"NO MAN´S LAND

"nahi baduzu bada no man´s land bat
no woman´s land bat
inor gabeko lur bat
aukeran dira:
hiriak kronikak ibai bazterrak
zaldi gaineko estatuekiko zumardia
eta oin beste ihesbide"

neure ahotsa entzun dut
nire buruari jomuga turistikoa
saltzen ari banintzaio legez
bihotz nekatu bat bezain
zahar eta erori

ez dut neure larrua eta hezurrak
beste lurrik behar
bakarrik egon nahi dut
betierekoan indarra izango duen
erabakiaren zamaz egon
neure hitzek baino
neure ekintzek eta zentzumenek
besterik ez nazaten engaina

ez dut galdutakoa deitoratuko
bakarrik egongo naiz
egon
hotsak guruinak mintzak
edonondik jausten
alfonbra maiztuen gainera

no land´s woman
no land´s man bat naiz
beti nago entzuteko
paralelo eta meridiano lerroen artean
trabatutako jendea joan-etorrian:
mintzoa eztula pausoak...

inor gabeko lur
eta lurrik gabeko inor
izan nahi dut"

JOSE LUIS OTAMENDI "erlojuen mekanika"


No hay comentarios:

Publicar un comentario