Baigorritik Erratzurat, Aldudetik Elizondorat
joaten zen Baztango nekazari gaztea
isilpean, gordeka, bizkar-lan betean:
hogeita hamar kilo kobre soinean.
Baigorritik Erratzurat
Ibai Handirik ez, Itsasarterik ez.
Oinezko bide malkartsua baizik:
izerdia eta nerbioak bidaide-turik
negu gorrian nahiz udazken orbelduan.
"Mugarik ezean, kontrabandorik ez"
pentsatzen zuen nekazariak bere artean
etxera bidean, egunabarrean.
"Duty free ez zen guretzat existitzen"
pentsatzen du ozenki aitona zaharrak ferryan,
"migrazio-poliziarik ere ez;
jendarmeak eta karabinero gizajoak baizik".
Tijuana, Tanger, Tarifa
ez ziren
Baigorritik Erratzurat."
EDU ZELAIETA "mugaldekoak"
No hay comentarios:
Publicar un comentario