"ETORRI HUNAT
"Etorri hunat"
dioen ahots ezti batek iratzarri nau.
Ene begien aitzinean ikuskizun paregabea:
urtubiarrak eta altzatetarrak bat eginik
Logroñoko fraideen eta
Bordeleko Pierre de Lancreren kontra;
sorginek, lamiek eta agoteek elkar harturik
su eman diote Urtubiko Gazteluari.
Akelarreak eta paganismoa hedatu dira bazter guzietara.
Mugaldekoen legea ezarri da oroz gainetik.
Bazterreko ahotsak gailendu dira
Bidasoaren bi alderdietan.
Eta sinesten ez badun,
"Etorri hunat"."
EDU ZELAIETA "mugaldekoak"
No hay comentarios:
Publicar un comentario