"Gizonik ez uki!
-ez, ez dut ikutuko
gizonik ez begira!
-ez bizialargun naiz eta
zurea ez den gizonik ez laztandu!
-ez, ez dut laztanduko
zurea ez den gizonarekin ez etxeratu
-ez, ez naiz etxeratuko
gizonekin eskandalarri ez izan!
-ez, ez naiz izango
zurea izan ez den gizonaren ohekide ez izan!
-ez, ez naiz izango
gizonik ez maita!
-ez, gizonik ez dut maitako
maitasuna isuririk
ahizpa eta biok
ohekide bihurtu ginen
arratsalde euritsu batean"
AMAIA LASA
No hay comentarios:
Publicar un comentario