"Amodioaren errainu intimoan
debekaturik dago amodioaz hitzegitea;
musu guztien izerdiaz egindako putzuan
gardetasun heze horri erasotzen diogu.
Gau eta egunsenti,
gure begiradak eztiz inprimatzen ditugu
itsas-haizeak aho guztietara zabal ditzan,
gure gorputz ustelduetan heda daitezen
eta
zure hankatartean habia egin dezaten."
JOSU LANDA
No hay comentarios:
Publicar un comentario