"ADUANA ZAHARRA
Bidasoako paraje zoragarrian
lehengo mugaren marra gaindiezina zen tokian
orain aduana zaharra bakarrik gelditu da:
hutsik barrenetik, pintadaz beteta kanpotik.
Zenbat lagunek ez zuten hil aitzineko paradisua ikusiko
ehun metro eskasetara?
Zenbat jirabira mugaren marra gaindiezina deuseztatzeko?
Karabineroen baimen erosiak, joan-etorri klandestinoak
muga inguruko uretan barrena.
Gaur egunean ere ba omen da muga
arratseko ordu ilunenetan gurutzatzen duenik,
bai eta Gerra ondoko denbora latz haietan
estraperlo gorrian harrapatuta gelditu denik ere.
Bidasoako turismo gida zoragarrian
lehengo mugaren marra gaindiezina zen tokian
orain aduana zaharra bakarrik gelditu da:
hutsik barrenetik, pintadaz beteta kanpotik."
EDU ZELAIETA "mugaldekoak"
bbk.armiarma.com/linterna/poesia022.htm
No hay comentarios:
Publicar un comentario