domingo, 6 de enero de 2013



"MISIL BATEN ESPEROAN

ahalik eta goren eraiki zituzten katedralak
ahalik eta gertuen zerutik,
balizko jaungoikoaren hatsaren bila bezala,
baina arkitektura arrazoi guztien gainetik
boterea benetan zeinek zeukan
erakusteko modurik ukaezinena ei zen

eta hiri honetako katedraletik alde egiten dit begiradak
zerua ukitu nahi duten azken eraikinetara
BBVA, Isozaki dorreak, Iberdrola...
Botereak bere presentzia aldarrikatzen du lotsarik gabe,
hiria dotoretzen duten aitzakiaz,
baina benetan zeinek agintzen duen ezin argiago utziz

ez duzu ikasketa handirik ez sen berezirik behar
beltxarga harro eta ezin handiago horien mozorropean
hego ilunak eta atzapar zorrotzak dituen saia ikusteko,
mendeetan behar izandako makillaje guztiak erabilita ere,
sasimodernitateaz jantzitako Boterearen saia ezagutzeko

poesia, mailua izan daitekeela onartuta,
lehergailu erabatekoa ere izan liteke,
hala nola, ahalik eta etorkizunik humanoena
erraztuko lukeen misil eder bat"

PADDY REKALDE "spray"

uberan.org/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/paddy-rekalderi-elkarrizketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario