"GURE EPIKA IZKIRIATZEKO
Nire ezpainek ez dute mailurik,
ez eta iltzerik zure ezpainek.
Belarrira esan zenidan:
"egidazu etxe txiki bat...
Eta eskuekin eman nien forma
zure zaldi denborei,
behatzekin goldatu nituen
zure euri egunak.
Hasiera besterik ez zioten eman behatzek
iturri berrien postuari.
Nire eskuek ez dute ogirik,
ez eta laberik zure ezpainek.
Belarrira esan zenidan:
"etxe txikia nigan da...
Eta guk ere bilatu genuen gurea
maitasuna biderkatu zain,
eta eskuekin laztantzen utzi zenidan
etorri berrien jolasa.
Nire eskuek ez dute iskilurik,
ez eta soldadurik zure ezpainek...
Baina ez dugu ezagutzen beste Odisearik
gure epika izkiriatzeko."
ARITZ GORROTXATEGI
No hay comentarios:
Publicar un comentario