jueves, 17 de enero de 2013



"Zergatik esaten du jendeak hainbeste dakizula?

孔子东游, 见两小儿辩斗. 间其故. 一儿曰: 我以日始出时去人近, 而日中时远也. 一儿以日初出远, 而日中时近也. 一儿曰: 日初出大始车盖; 及日中, 则始盘孟: 此不为远者小而近者大乎? 一儿曰: 日初出沧沧凉凉; 及其日中始探汤此不为近者热而远者凉乎? 孔子不能涣也. 两小而笑曰: 孰为汝多知乎?

Lie Zi

孰为汝多知乎?

Kong maisua Dong aldean zebilen bidazti, eta bi mutiko ikusi zituen eztabaida bizian. Arrazoiaren berri galdetu zien. "Eguzkia, nire ustez, hurbil dago gugandik goizalban -esan zion batak-, eta eguerdian, urrun. Beste mutil honi, aldiz, eguzkia egunsentian urrun eta eguerdian hurbil dagoela iruditzen zaio, baina -jarraitu zuen- eguzkia zalgurdiaren olana bezain handia da goizalban, eta eguerdian ez da erretilua baino gehiago: zenbat eta handiago, hurbilago; zenbat eta txikiago, urrunago. Ez al da hala?" "Eguzkia, indarrik gabe, hotz egoten da egunsentian -esan zuen besteak-, eguerdian, aldiz, irakiten ematen du eta -jarraitu zuen mutilak- zenbat eta hurbilago, beroago; zenbat eta urrunago, hotzago. Ez al da hala?" Kong maisuak berak ere ezin izan zuen erabaki. Horrela esan zioten bi mutikoek barrez: "Zergatik esaten du jendeak hainbeste dakizula?".

列子"

Rafa Egiguren "gauza guztiak 万物"


No hay comentarios:

Publicar un comentario