"Komisario, nik baino hobeto dakizu: ontziak ez badu haizea alde, ez du aurrera egiten."
"Institutuan, apaiz zahar bat izan zuen erlijio irakasle.
-Egia, umeok, argitasuna da, argia.
Montalbano eskola-ume tirtiriku bat zen, ikastea gogoko ez zuena, beti atze-atzeko mahaian egoten zena.
-Ba, orduan, familia baten denek egia esaten badute, ez zaie argia hain garesti aterako."
"-Gizon zintzoa izango zara zu, noski? -esan zuen ahots txistukariz.
Montalbanok berehala ulertu zuenez, Ingrid bere ohean erdi biluzik etzanda ikusi zuenekoaz ari zen.
-Ez, ez naiz zintzoa -esan zuen-. Baina ez zuk uste duzunagatik."
Andrea Camilleri "Uraren forma"
www.librosprometeo.com/libro/ver/id/372625/titulo/UN-MES-CON-MONTALBANO.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario