lunes, 7 de julio de 2014




ORAINDIK

Amets bakoitzean itxaroten zaitut oraindik,
ezpainetan geratutako tanta bakartietan,
ahoan hondoratu zaizkidan begietan.
Konturatu zara?, marinelaren maitasuna da gurea:
musu eman eta urrun joaten dena,
azken olatuaren antzekoa,
zer harea laztanduko duen aukeratu ezin duena.
Amets bakoitzean itxaroten zaitut oraindik,
hareak olatuari tanta gazi bat ostuko dion esperantzaz.
Itxaroten zaitut oraindik gure begietako itsasoetan.

MIKEL ETXABURU




TODAVÍA

Todavía te espero en cada sueño,
en las gotas solitarias que quedan en los labios,
en los ojos que se me han hundido en la boca.
¿Te has dado cuenta?, el nuestro es el amor del marinero:
que besa y se va lejos,
como la última ola,
que no puede elegir qué arena acariciará.
Todavía te espero en cada sueño,
con la esperanza de que la arena le robará una gota salada a la ola.

Todavía te espero en los mares de nuestros ojos.