jueves, 3 de julio de 2014




EZ NEGARRIK EGIN, HAURRA

paperean nekarren idatzia
eguneroko ipuina
eta papera maite ez duten piztia bi
irten zaizkit bidean
gelditu naute
galdetu didate:
-nora zoaz!
lamia baten bila nindoala esan diet
ez didate sinetsi
haserretu egin dira

ez, piztia horiek ez datoz zirkuetan

atzo bekokian ipini zenidan pegatina
kendu didate
-hustu sakelak!
eta beha eta beha egon dira paper hari
jakin behar zenuke
ez dutela piztia guztiek
irakurtzen ikasten

zer zen hura galdetu didate
ipuin bat zela erantzun diet
-ipuinik ez guri!

bai hurrengo batean esanen dizut zein diren
ikusten baldin baditugu

mila zatitan hautsi dute ipuina
eta zati guztiak jatera behartu naute

ez, makila horrekin ez dituzu uxatuko

eta orain ez naiz oroitzen
paper hartan zuretzat idatzia nekarren
eguneroko ipuinaz

ez negarrik egin, haurra:
mila ipuin berri
dauzkat barruan orain
zuri beldur eragiteko

KOLDO IZAGIRRE  “rimmel”

(NO LLORES, NIÑO

traía escrito en papel
el cuento diario
y dos bestias que no aman el papel
me han salido al camino
me han parado
me han preguntado:
-adónde vas!
les he dicho que iba a buscar a una lamia
no me han creído
se han enfadado

no, esas bestias no vienen en los circos

la pegatina que me pusiste ayer en la frente
me la han quitado
-vacía los bolsillos!
y han estado mira que te mira el papel aquel
deberías saber
que no todas las bestias
aprenden a leer

me han preguntado qué era aquello
les he respondido que era un cuento
-a nosotros no nos vengas con cuentos!

sí la próxima te diré quiénes son
si los vemos

han roto el cuento en mil pedazos
y me han obligado a comerme todos los pedazos

no, con ese palo no los espantarás

y ahora no me acuerdo
del cuento diario
que traía escrito para ti en aquel papel

no llores, niño:
mil cuentos nuevos
tengo ahora dentro
para darte miedo)