lunes, 28 de julio de 2014




AUTOBUSEAN

Mugarantz naraman autobusean
entzun dut atzeko bikotearen solasa:

-Maite zaitut –dio mutilak.
-Zergatik? –neskak.
-Ez dakit... polita zarelako, agian.
-Horregatik bakarrik maite nauzu?
-Ez, beste zerbaitegatik ere izango da.
-Zergatik orduan?
-Ez dakit. Orain ez zait ezer bururatzen.
-Beraz, ez nauzu maite.
-Ba ez, ez zaitut maite –dio mutilak.
-Zergatik? –neskak.

Veronan Trentora lanera doazen
puta nigeriar lirainak igo dira;
kantari egin dute ordubeteko bidea.
Adornoren liburua hartu dut berriro:
“Alemanez, boterea eta indarkeria hitz bera dira”.

Munichera narama autobusak.

KIRMEN URIBE




EN EL AUTOBÚS

En el autobús que me lleva hacia la frontera
he escuchado la conversación de la pareja de detrás:

-Te quiero –dice el chico.
-¿Por qué? –la chica.
-No sé... porque eres guapa, quizá.
-¿Sólo por eso me quieres?
-No, será también por algo más.
-¿Por qué entonces?
-No sé. Ahora no se me ocurre nada.
-Entonces no me quieres.
-Pues no, no te quiero –dice el chico.
-¿Por qué? –la chica.

En Verona han subido las esbeltas putas nigerianas
que van a trabajar a Trento;
se han pasado cantando la hora que dura el viaje.
He vuelto a coger el libro de Adorno:
“En alemán, poder y violencia son la misma palabra”.


El autobús me lleva a Munich.