miércoles, 16 de julio de 2014




ZURE BEGIETAN

zure begietan
urratu nuen
goiza

zure bularretan
lurperatu nuen
eguzkia

zure hortzetan
hozkatu nuen
haserrea

zure hitzetan
gorde nuen
poema

zure soinean
galdu nituen
eskuak

zure ezpainetan
ahantzi nituen
neureak

Koldo Izagirre




EN TUS OJOS

en tus ojos
desgarré
la mañana

en tus pechos
enterré
el sol

en tus dientes
mordí
el enfado

en tus palabras
escondí
el poema

en tu cuerpo
perdí
las manos

en tus labios
olvidé

los míos