lunes, 15 de abril de 2013

"JOURNAL

2007ko otsailaren 3a. Logura, hotza, negua.
Te beroa galletekin. Lasaitasuna.
(Calmness esaten da.)

Autoraren alarma. Berogailua piztu.
Katu bat lorategiko etxolako teilatuan.
Gosaritako ontziena egin. Supermerkatutik
ekarri beharrekoen zerranda: fruta, arroza, pasta,
sobreko zopak, bizitzeko premiazko gauzak.
Jende berotasun apur bat erosi ahal balitz.
(Cordialness esaten da.)

Hotzari aurre egiteko dutxa beroa.
Elurretarako zapatak. Espaloi gatzatua.
Autobus geltokian egonaldia.
Newspapera eta Montoiaren liburua.
Ezagutzen ez duen jendearen aurpegiak.
(Homesickness esaten zaie.)

Itzulera metroan. Afaltzekoak egin,
hortzak garbitu, biharko asmoak antolatu:
museoa, alokairua, etxera telefono deia.
Begiak errenditu arte irakurri.
Nekea, asperdura, amorrua, mazedonia batean.
(Hodge-podge esaten dute.)


No hay comentarios:

Publicar un comentario