jueves, 25 de septiembre de 2014




idazten didazunean

Idazten didazunean
ez ahaztu helbidea ondo jartzen,
irakurtzen dudanean
naukaten zuloaren zenbakia ahaztu dezadan,
nonbaitekoa naizela gogoratu dezadan
ez ahaztu helbidea ondo jartzen,
idazten dizudanean
postariak jakin dezan
nik ere badudala herri bat,
funtzionarioa konturatu dadin
bera dela hemengoa den bakarra,
ez ahaztu helbidea ondo jartzen
idazten didazunean.

MIKEL ETXABURU




cuando me escribas

Cuando me escribas
no olvides poner bien la dirección,
para que se me olvide el número del agujero en que me tienen
cuando lea,
para que recuerde que soy de algún sitio
no olvides poner bien la dirección,
para que el cartero sepa
cuando te escriba
que yo también tengo un pueblo,
para que el funcionario se de cuenta
de que él es el único que es de aquí
no olvides poner bien la dirección

cuando me escribas.