jueves, 25 de septiembre de 2014




esan eta erantzun

Esan zenidan.

Ez da hain zaila bakarrik egotea,
alboan norbait daukazunean.

Ez da hain zaila ez maitatzea,
alboan maite zaituen norbait daukazunean.

Ez da hain zaila ihes egitea,
etxean ama zain daukazunean.

Erantzun nizun.

Ez da hain erraza bakarrik egotea,
alboan norbait daukazunean.

Ez da hain erraza ez maitatzea,
alboan maite zaituen norbait daukazunean.

Ez da hain erraza ihes egitea,
etxean ama zain daukazunean.

Esan zenidan.

Ez da hain zaila agur esatea,
dakidanean nirekin egingo duzula amets.

Erantzun nizun.

Ez da hain erraza agur esatea,
dakidanean zurekin egingo dudala amets.

Agur esan zenidan.

Muxu batekin erantzun nizun.

MIKEL ETXABURU




decir y responder

Me dijiste.

No es tan difícil estar solo,
cuando tienes a alguien al lado.

No es tan difícil no amar,
cuando tienes a alquien que te ama al lado.

No es tan difícil huir,
cuando tienes a tu madre esperando en casa.

Te respondí.

No es tan fácil estar solo,
cuando tienes a alguien al lado.

No es tan fácil no amar,
cuando tienes a alguien que te ama al lado.

No es tan fácil huir,
cuando tienes a tu madre esperando en casa.

Me dijiste.

No es tan difícil decir adiós,
cuando sé que soñarás conmigo.

Te respondí.

No es tan fácil decir adiós,
cuando sé que soñaré contigo.

Me dijiste adiós.


Te respondí con un beso.