miércoles, 20 de febrero de 2013

"ALUA JATEKO POSIZIOA

Alua posizio honetan jaten dizut
uzkia ikusi eta usnatzeko.

Eta hala ere badakit kakeria iraiztean dugun ezinegonak
ez duela urdailaren egoerarekin harremanik,
uzki-eraztunaren funtzio bereizlearen galerak
sortzen digula umiliazio eta min guztia.

Eraztunak ez badu barneko edukia blokatzeko gaitasunik
apaldua sentitzen da deusetarako dagoelako
eta orduan alimaleko oinazez laurdenkatu nahi gaitu
gu geu maila berean geldi gaitezen inutil.

Haatik, jakizu, uzkiaren funtzio bereizlearen gogoeta hau
ez zaidala posizio honetan alua jaten dizudanean bururatu."

HODEI ETXARTE "sinplistak"


No hay comentarios:

Publicar un comentario