miércoles, 29 de abril de 2015




TOPONIMIA

Gizaburuagatik Oinederrera
egin dut bidaia,
Urberuagan bukatzeko.

Eskuetan mapa,
markatu dut bidea
bost zentzumenez:
erpuruaz,
erakusleaz,
erdikoaz,
nagiaz
eta txikiaz.

Gerrikatik
Bi Aizperaino
eta Altzon geldialdia.

Beltzania inguruan,
Ibai Eder izeneko tokian,
urmaelean,
arrainekin batera,
hartu dut
atseden.

JAVIER ARAMENDI




TOPONIMIA

He viajado
de Gizaburuaga a Oineder
para acabar en Urberuaga.

Con el mapa en las manos,
he marcado el camino
con los cinco sentidos:
con el pulgar,
con el índice,
con el corazón,
con el anular
y con el meñique.

Desde Gerrika
hasta Bi Aizpe
y parada en Altzo.

En los alrededores de Beltzania,
en un lugar llamado Ibai Eder,
en el estanque,
con los peces,
he
descansado.