sábado, 2 de marzo de 2013

"Beti bezala sartu zen tabernan, bere poltsarekin,
gimnasiotik baletor bezala,
baina orain urrunagotik zetorren inolaz ere.
Urteak zituen bezero hura ikusi gabe,
baina barmanak kasu egin zion burua jasota,
lehen, beti bezalaxe.
Bezeroak ere burua jasota agurtu zuen.
Ribeiro botila bat edan ohi zuen neska lirain batekin,
lukainka janez platertxo batean.
Hura gogoraturik, ribeiro botila bat
hartu zuen barmanak, beste eskuan kopa bi.
Erdibidean ohartu zen
neskarik ez zela sartu haren ondotik.
Berandu zen; botila eta bi kopa utzi zizkion aurrean
begiradarekin galdetuz bezala:
Zer gertatu zen?
Non da zurekin etortzen zen neska polit hura?
Bezeroak ere begiratu egin zion, erantzunez bezala:
Zer gertatu zen?
Non da nirekin etortzen zen neska polit hura?"

PAKO ARISTI "libreta horiko poemak"


No hay comentarios:

Publicar un comentario