nire lagunak hasi nintzen ikusten,
eskolakideak, ezagunak,
igande goizetan umeekin paseatzen.
Aspermena ageri zen haien aurpegietan
trafiko seinale bat bezala.
Nik autoaren abiada azkartzen nuen
haien ibilbide hitsetik ihes egiteko.
Gauetan, ordea, ezkondu ez ziren
nire lagunak hasi nintzen ikusten,
eskolakideak, ezagunak,
tabernetako barran mozkortuta.
Petralkeria ageri zen haien aurpegietan
kondena bat bezala.
Nik ihes egiten nuen taberna haietatik
euren ibilbide antzua ez ezagutzeko.
Geroztik bi aukera horien artean gatibu nabil,
aspermena eta petralkeria artean bide berri baten bila,
bietan erortzeko arriskuan askotan,
bide zoragarri bat aurkitzeko zorian beti."
PAKO ARISTI "libreta horiko poemak"
No hay comentarios:
Publicar un comentario